AURKEZPENA

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

ZER DA FOLKSONOMIA


Etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da. Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos" (ordenatu, kudeatu); "Volk" (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du. Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia. Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke: Folksonomia estua eta Folksonomia zabala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina